► FITXA TEKNIKO-ARTISTIKOA
Produkzioa: Institut del Teatre
Idazlea: José Sanchis Sinisterra
Zuzendaritza: Ekaitz Unai González Urretxu
Eszenografia: Estanis Aboal
Mugimenduaren konposaketa: Juliette Louste
Argiztapen diseinua: Estanis Aboal
► AKTOREAK
Ríos: Marçal Bayona
Solano: Martí Salvat
ESKERRAK: Roberto Romei, Enric Naudi, Ramón Ivars, Jon Berrondo, Isidre Prunés, Marta Rafa, Jone Irizar, Joan Alavedra, Francesc Rodelles eta Ricard Farré
► PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
“Ñaque o de piojos y actores” José Sanchis Sinisterraren antzelana dugu, Teatro Fronterizo deituko zenaren adierazgarri garbia. Askotan taularatua izan da, antzezpen eskoletan klasikoa delarik. Laburki: Urrezko mendeko bi aktore, Ríos eta Solano, 1600. Urtearen inguruan denboran galdutakoak, behin eta berriz topatzen dijoaz antzoki ezberdinetan, beraien ikuskizuna behin eta berriz errepikatzera behartuta, gainean daramatzaten nekea handia izan arren.
Apustua neke hortan sakontzea da, beraien “kutxa”n (dagoeneko gurdi antzekoa den hortan) metatzen Joan diren garai guztietako objektuetan ikusten dugun neke hortan. Betiereko errepikapenaren arrazoia, antzerkia egiteko erabakia hartu izana hain zuzen ere, eta bidai-lagunen arteko erlazio sakona azpimarratuaz, eszena proposamen aldakorra lortzen dugu, itxaropen-gabezitik energiara eta laguntasunetik haserrera pasatzen dena, modu natural eta ulergarrian, beraien bizitza den antzelana aurrera doan denbora berean. Antzerkia eta errealitatea nahastu egiten dira, bi pertsonaien benetako akzioak antzerki diruditelarik eta antzerki jokoan sorturiko erlazioak errealitatera psatzen direlarik.
Harrapaturiko bi pertsoaien errealitatearen eta fikzioaren muga lausoak eta, beti beldurgarri den beste pertsonai baten, publikoaren, presentziak (aktoreei bere lanetik irteten ez uzteko erabakia hartu duen publiko hori), gure taularatzea samurra eta alaia egiten dute, emanaldia bukatu eta gero ere ikusleengan oihartzuna uzten duena.
Zentzu askorekin jokaturiko elementu ugarirekin (ezpata batean bihurtzen den mailua, bapatean maindire edo arropa jainkotiarrak diren tela zatiak, komuneko tapa… zer demontre izan daiteke komuneko tapa bat?) laño baina bizi esperientziaz vetea dagoen eszenografia batean, beste ikuskizunez beraien ikuskizuna egitera ohituta dauden pertsonaien giro barrokoa osatzen dute. Aktoreei ikaragarrizko exigentzia planteatzen dien lana, 60 minututan, atseden hartzeko unerik ere uzten ez diena.
Ikuskizuna Institut del Teatreko Espai Escanner-ean estrenatua izan zen, 2012ko ekainaren 26 eta 27an.